Donostia.eus - [Berria] Donostiak “Promozio-Estrategiaren Berrikuntzan” Alimara Saria jaso du

Logo Ayuntamiento

Donostiak “Promozio-Estrategiaren Berrikuntzan” Alimara Saria jaso du

“Donostia Ihesaldiak 2016” kanpainia nabarmendu da

Estatuko eta nazioarteko promozio turistikoaren “Alimara Sariak. 360 Turismoa” CETT Taldeak sustatzen ditu, B>Travel, Kataluniako Nazioarteko Turismo Erakusketarekin batera. Aurten Turismo, Ostalaritza eta Gastronomiaren CETT- UB Nazioarteko Campusean izan dira eta sustapen turistikoko 12 kanpaina saritu dira. Irabazle guztiak 2016an eta 2017 hasieran Estatuko edo nazioarteko promozio turistikoko kalitatezko materiala sortzeagatik goratuak izan dira. Sari-banaketan 550 profesional baino gehiago bildu dira eta Jordi Baiget, Kataluniako Generalitat-eko Enpresa eta Ezagutzako conseller-a, izan da ekitaldiaren buru.

Donostia hiria, Donostia Turismo & Convention Bureauk diseinatutako “Donostia Ihesaldiak 2016” kanpainarengatik saritua izan da, hurrengo helburuak sustatzeko sortutakoa: desestazionalizazioa bultzatzea- goi-denboralditik kanpo hiria saltzeko xedearekin San Valentin ihesaldiak, sagardotegiak, pintxoak, running-a, plan erromantikoak etab. proposatu dira-; nazioartekotzea – horretarako Zinemaldia edo Europako Kultura Hiriburua ihesaldiak sustatu dira-; produktuaren dibertsifikazioa – produktu erakargarriak sortu dira, esaterako, surf edo familia ihesaldiak, esperientzia ahaztezinak eskaintzeko-; eta hiriaren branding-a hots, hiriaren irudi ona proiektatzea ihesaldien kanpainen bitartez.

Ernesto Gasco, Sustapen Ekonomiko, Merkataritza, Ostalaritza eta Turismoko zinegotziak hurrengoa azaldu du: “Bartzelonako Unibertsitateak jasotako sari honen balioa nabarmendu beharra dago, berrikuntzari lotutako turismo alorrean landutako estrategiaren apustua erakusten baitu. Udalaren apustua aintzat hartzen du hain zuzen ere, turismoan kalitatea, jasangarritasuna eta saturazioa ekiditeko egiten den lana, elkarbizitza zein etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Zentzu horretan, oso garrantzitsua da Unibertsitatetik egiten den aintzatespena, ezagutzatik, kulturatik, Donostiako hiriak turismoan egiten ari den lanaren alde. Gogoratu beharra dago, joan den urtean Finlandia bezalako hiri batek irabazi zuela eta aurten, Donostia bere ihesaldiengatik irabazi duela, asteburuko bisita horiengatik, aire erromantiko eta lasaiarekin, gure paseoekin… nazioarte mailan Donostia lehen mailan dagoela erakusten du, eta Aste Santuko datuek erakutsi duten bezala, Donostia Euskadiko Hiriburu Turistiko bezala bermatzen da. Zalantzarik gabe, lan onarengatik jasotako aintzatespen horiek guztiek frogratzen dute kalitatea mantentzea oso garrantzitsua dela”.

2017/04/21-an argitaratua